XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertarako?.

Oraingo berritik aurrekoen susmorik ateratzen ote degun.

Gure oituretatik gure aurrekoenak agertu: euretatik artuak bait-ditugu.

Eurak izan giñuzen erakusle ta maixu....

Goazen, ba, Euskalerriak sorgiñ ta aztieri buruz, zer sinistu izan duan, ikustera.

Oraiñ ikustera goazen berriak, Histori-aldekoak dira.

Ona Historian zear zertzuk sinistu izan ditugun.

GURE AZTIEN INDARRAK

Aztiak eta sorgiñak.

Zer dute biak elkarren antzeko?.

Indar bereizi bat (Adur izenekoa) berekin izatea: aztikeri-indarrak biak dituztela, alegia.

Zertan ez dira berdiñak?.

Sorgiñ batzuek azti dira; baña ba`dira, olako indar bereizirik ez dutenak, ere.

Akelarreetara juaten ziran guztiak, sorgin ziran... aparteko indar ta adurrik ezpazuten ere.

Orain egiazko azti ta sorgiñekin ari gera.

Akelar-zaleak utzi ditzagun alde batera.

Belagille ta Sorgain dira sorgiñen beste izen batzuek.